TXOTXONGILO BERTSOLARIAK
Euskal Herriko tradizioen goraipena da. Gure tradizio horiek mantentzeko eta zabaltzeko bihotzez bizitza guztia eskaini duten pertsonak goresten dira.
​
Umorez, eta adin guztietako publikoarentzat pentsatuta, TXOTXONGILO BERTSOLARIAK eskaintza onena da bai herriko jaietarako, bai edozein familia-ekitalditarako
ere.
TXOTXONGILO BERTSOLARIAK
Laburpena
Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere “coach” pertsonala izango da Global Bertsolaritzing Camp-ean, oso entrenamendu kanpamentu berezian.
Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako, globalizatuago, presta dadila nahi du. Txotxongiloetan zehar Felipe Zelaietak bere ametsak aurkitzen ditu. Dena zailtzen da Johnek Felipe pilula batzuez dopatzea erabakitzen duenean eta txotxongiloekin bere ametsak amesgaizto bihurtzen dira.
​
Iraunpena
55 minutu
​
Hizkuntza
Euskara
​
Musika
Euskal Herriko musika tradizionala.
​
Erabilitako teknikak
Kale-antzerkia, txotxongiloak, bertsolaritza, umorea, efektu bereziak, buruhandiak
​
Autoreak
A. Bastero eta F. Zelaieta
KALE-ANTZERKI IKUSKIZUNA
Aktoreak
Antton Bastero (txotxongilolaria)
eta
Felipe Zelaieta (bertsolaria)
Musikaria zuzenean
Ane Arostegi (trikitixa)
Txotxongilo eta buruhaundiak
Tira Ta Floja tailerra
​
Global Bertsolaritzing Campeko speakerra
Cristina Juesas
Kartela
Idoia Ruiz
​
Argazkiak
Begitxu
Sortze-fabrika
Garaion Sorgingunea (Ozeta, Araba)
​
Korriente-toma
220 v 1500 w / 220 v 6000 w (gauean)
Beharrak
Espazioa: 8 metro zabalera x 5 metro sakonera x 5 metro altuera
Muntai denbora: Bi ordu
Desmuntatzeko denbora: ordu bat
Agertokirik ez da behar, kalean edo plazan bertan egitekoa da
​
Produkzioa
TONI LA SAL
Encabezado 3
ANTTON BASTERO
FELIPE ZELAIETA
Felipe Zelaieta
Felipe Zelaieta (Eibar, 1962). Ibilbide zabaleko bertsolaria da. Mallabian hezi eta hazi zen.
Ikasketek Gasteizera eraman zuten eta han dihardu euskara irakasle gisa lanean.
Gasteizko bertso eskolan aspaldi eman zuen izena.
Horrek giro euskaldunean murgiltzeko eta beste bertsolari askorekin harremanetan jartzeko aukera eman zion.
Azken urteotan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean bertso lantegia gidatzen aritu da.
Zelaietaren beste zaletasun handi bat musika da. Aitarengandik datorkio txisturako grina eta gitarra klaseak ere jasotzen ditu. Hau da, Olentzerorenaz gain, antzerki munduan egiten duen lehenengo lana.
Antton Bastero
Antton Bastero (1958, Bilbo). 1980 urteaz geroztik, Euskal Herriko titiritero profesionala. Gehienetan txikienei zuzendutako euskarazko txotxongilo ikuskizunekin lan egiten du, baina gazte, heldu eta adineko jendearen aurrean ere bai. 1980an Antzezkizuna Ginol Taldea sortu zuen. Pinotxo, Euskal ipuinak, Euskal Herriko itsasoa eta Josetxu eta ortzadarra… horrelako ikuskizunekin Euskal Herri osoko jai eta herri ekitaldietan parte hartu zuen; hala nola, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez edo Araban Euskaraz… 2006an Toni La Sal pertsonaia sortzen du Antton Bastero-k. Horrela, txotxongiloekin lotutako ohiko paisaia berritzen du. 2015ean beste etapa artistiko bat hasten du Antton Basterok. La Famiglia Toronbole ikuskizunak sortzen ditu, eta familia horren ardatz nagusia: Tonino Toronbole pertsonaia berria.
TXOTXONGILO IKUSKIZUNAK
EUSKARAZ
TXOTXONGILO BERTSOLARIAK aparte hona hemen gure txotxongilo antzerki ikuskizun bilduma osoa
Kontratazioa
659 560 696
TONI LA SAL
Produkzioak
BILBAO LAB COWORKING
Mazarredo Zumarkalea, 25, 1.
48009-BILBO
659 560 696