top of page

EUSKAL HERRIKO ITSASOA

Olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaia

Umeentzako txotxongiloak euskaraz

FITXA TEKNIKOA

EUSKAL HERRIKO ITSASOA

Txotxongiloen maneiua: Antton Bastero

Tramoia, argiak eta soinua: Itxaso Bastero eta Ane Arostegi

Txotxongiloak: Nati Ortiz de Zarate eta Antton Bastero

Eszenografia: Rafael Villa

Musika: Eduardo Basterra

Kartela: Jose Luis Raymond

Zuzendaria: Antton Bastero

Produkzioa: Toni La Sal

 

LANARI BURUZ

"Euskal Herriko itsasoa" antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologikoak elkarganatzen ditu: Herensugea, lamiak, Iparraizea, Hiru Mariak, olatu erraldoiak, edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat.

Antzerki-lan hau txotxongilo edo esku-marionetazko antzeztoki batetan antzeztuko da. Akzioa leku ezberdinetan kokatuko da (kostaldeko herrian, itsasoan, e.a.). Akzioak berak eta beharrezkoak diren elementu eszenografikoek finkatuko dituzte leku horiek. Elkarrizketa eta situazio guztiak lau eta hamabi urte bitarteko umeek ikus-entzuteko pentsatuta daude, preferenteki.

 

LABURPENA

Eneko, bi galtzagorriekin beti ibiltzen den mutiko bat, itsas ondoko herri arrantzale batera joan da, bere aititerekin jaiegun batzu pasatzera. Galtzagorrietako bat lagundu nahi izateagatik, Eneko itsasoan galdu egingo da. Han, Herensuge eta itsasneska bihurtutako Lamia maitemindua ezagutuko ditu. Itsasoaren kutsadura haundia dela eta, Hiru Mariak itsas hobi baten hondoan daude, gaixorik. Enekok, Iparraizeak lagunduta, kutsadurarengandik askatu egingo ditu.

 

PERTSONAIAK

ENEKO, DONOSTI GALTZAGORRIA, POLITA GALTZAGORRIA, ENEKOREN AITITE, HERENSUGE, OLAGARROA, LAMIA, KAPITAINA, KONTRAMAISUA, EKOLOGISTAK, IPARRAIZEA, APARREZKO MARIA, KRISTALEZKO  MARIA, ODOLEZKO MARIA, 1. AHOTSA, 2. AHOTSA, 3. AHOTSA, 4. AHOTSA, 5.  AHOTSA, 6. AHOTSA eta 7. AHOTSA

 

Ikuslegoa:  4 urtetik gora

Iraupena: Ordu bat, gutxigorabehera

Teknikak:  Eskularruko txotxongiloa, ziria eta argi-beltza

Hizkuntza: Euskara

Muntaketaren iraupena: 120 minutu

Desmuntaketaren iraupena: 90 minutu

Dimentsioak: 2,75 metroko altuera; 3,50 metroko zabalera; 2,50 metroko hondoa

Oharrak:  Argiak eta soinua taldeak berak eramaten ditu. (5000 + 100 watt.)

 

OBRA HAU ATERPEAN ZEIN KANPOALDEAN ANTZEZ DAITEKE

bottom of page