top of page

EUSKAL IPUINAK

Abenturez, pertsonaia mitologikoez eta oso gureak diren paisaiez
beteriko ikuskizuna

Umeentzako txotxongiloak euskaraz

FITXA TEKNIKOA

EUSKAL IPUINAK

Txotxongiloen maneiua: Antton Bastero

Tramoia, argiak eta soinua: Itxaso Bastero eta Ane Arostegi

Txotxongiloak: Maite Rey eta Antton Bastero

Eszenografia: Rafael Villa eta Begoña Usaola

Musika: Carlos Bastero

Kartela: Jose Luis Raymond

Zuzendaria: Antton Bastero

Produkzioa: Toni La Sal

 

LANARI BURUZ

"Euskal ipuinak" antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologikoak elkarganatzen ditu: Mari, kobazuloetako andrea, Gaueko, gauaren jeinua, Mateo Txistu, ehiztari erratua edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat. Akzioa leku ezberdinetan kokatuko da (basetxe barruan, mendian, kobazuloan, e.a.). Akzioak berak eta beharrezkoak diren elementu eszenografikoek finkatuko dituzte leku horiek. "Euskal ipuinak" lanaren textua arduratsuki zaindua da, umeentzako aproposena den hizkuntza erabili delarik. Azken finean, Euskal Herriko zenbait tradizioak bildu dira, txotxongilo-hizkuntza dibertigarrira moldaturik. Antzerki-lan hau txotxongilo edo esku-marionetazko antzeztoki batetan antzeztuko da, euskaraz. Elkarrizketa eta situazio guztiak lau eta hamabi urte bitarteko umeek ikus-entzuteko pentsatuta daude, preferenteki.

 

LABURPENA

Enekoren gurasoek semea amamaren baserrira eramatea erabaki dute, han asteburua igaro dezan. Enekok bi galtzagorri jator ezagutuko ditu baserrian. Beraiei esker Mariren altxorra aurkituko du, eta baita Gaueko, gauaren jeinua, eta Mateo Txistu, ehiztari erratua, ezagutu ere. Azkenean Enekok altxorra lortuko du: Euskal Herriko aintzineko pertsonaia mitologikoei buruz mintzatzen diren liburuak.

 

PERTSONAIAK

ENEKO, ENEKOREN AITA, ENEKOREN AMA, ENEKOREN AMAMA, DONOSTI GALTZAGORRIA, POLITA GALTZAGORRIA, SAGUZARRAK, GAUEKO, MATEO TXISTU eta MARI.

 

Ikuslegoa: 4 urtetik gora

Iraupena: 55 minutu

Teknikak: Eskularruko txotxongiloa, ziria eta argi-beltza

Hizkuntza: Euskara

Muntaketaren iraupena: 120 minutu

Desmuntaketaren iraupena: 90 minutu

Dimentsioak: 2,75 metroko altuera; 3,50 metroko zabalera; 2,50 metroko hondoa

Oharrak: Argiak eta soinua taldeak berak eramaten ditu. (5000 + 100 watt.)

 

OBRA HAU ATERPEAN ZEIN KANPOALDEAN ANTZEZ DAITEKE

bottom of page