PINOTXO
Txotxongilo hizkuntza dibertigarrira moldaturiko nazioarteko
literatur klasikoa
Umeentzako txotxongiloak euskaraz
FITXA TEKNIKOA
PINOTXO
Txotxongiloen maneiua: Antton Bastero
Tramoia, argiak eta soinua: Itxaso Bastero eta Ane Arostegi
Txotxongiloak: Lucia Bastero eta Antton Bastero
Eszenografia: Rafael Villa
Musika: Carlos Bastero eta Carlos Beltran
Kartela: Jose Luis Raymond
Zuzendaria: Antton Bastero
Produkzioa: Toni La Sal
LANARI BURUZ
Antzerki-lan hau 1883an, Fiorenzian, argitaratutako Carlo Collodiren "Le Avventure di Pinocchio. Storia di un Burattino" literatur-lanean oinarrituta dago. Egileek, asmorik hoberenez, jatorrizko iturrira bueltatzen saiatu dira, era berean textoa txotxongilo mintzairera egokituz. Antzerki-lan hau txotxongilo edo esku-marionetazko antzeztoki batean antzezten da. Akzioa leku ezberdinetan kokatzen da (egurrola, kalea, herri bideak, itsasoa, e.a.). Akzioak berak eta beharrezkoak diren elementu eszenografikoek finkatzen dituzte leku horiek. Elkarrizketa eta situazio guztiak lau eta hamabi urte bitarteko umeek ikus-entzuteko pentsatuta daude, preferenteki.
LABURPENA
Maese Antoniok hitz egiten duen egur puska bat aurkitu eta Geppetto zurginari oparitzen dio, honek panpina bat egin dezan. Pinotxo (panpinaren izena) ume bat bezalakoa izango da: hitz egiten, eta ibiltzen badaki. Geppettok eskolara bidali nahi du baina Pinotxo abenturaz abentura ibiliko da eta eskolarako bidea galduko du. Bukaeran, bere bihotz zabalak eta bere ausardiak benetako pertsona bihurtuko dute.
PERTSONAIAK
MAESE GEREZI, GEPPETTO, PINOTXO, KILKIRRA, JOSETXU TXOTXONGILOA, PIRULA SORGINA TXOTXONGILOA, SUJALE, AZERIA, KATUA, MAITAGARRIA, BIHURRI eta BALEA.
Ikuslegoa: 4 urtetik gora
Iraupena: 60 minutu.
Teknikak: Eskularruko txotxongiloa, ziria eta argi-beltza
Hizkuntza: Euskara
Muntaketaren iraupena: 120 minutu
Desmuntaketaren iraupena: 90 minutu
Dimentsioak: 2,75 metroko altuera; 3,50 metroko zabalera; 2,50 metroko hondoa
Oharrak: Argiak eta soinua taldeak berak eramaten ditu. (5000 + 100 watt.)
OBRA HAU ATERPEAN ZEIN KANPOALDEAN ANTZEZ DAITEKE