top of page

TALDEARI BURUZKO INFORMAZIOA

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA txotxongilo antzerki-taldea Getxon jaio zen, 1980.garren urtean, baina gauregun Bilbon finkatu egin da. ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA txotxongilo-lan antzezpenak gauzatzen dituen antzerki-talde profesionala da. ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEAk burutzen duen antzerkiak esku-marionetazko teknika tradizionalak bereganatu eta, aldi berean, teknika horiek eduki berriez betetzen ditu.

 

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA Euskal Herriko herri askotan ibilia da, maiz bere lana auzoetako jaietan burutu duelarik. Zenbatezinezko irakats-zentru ere bisitatu du, eta baita kultur-mamiko zenbait erakusketa, aste eta ihardunaldietan parte hartu ere. ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEAk, beste zenbait leku artean, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (1984ean, 1994ean, 1997an 1998an, 1999an, 2003an eta 2005ean), Madrileko "Feria del T¡tere"an (1984ean), Alakanteko "Muestra de Teatro de Titeres"ean (1987an), Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (1994ean, 1997an eta 2005ean), Hendaiako Euskal Txotxongilo Jaialdian (1994ean, 1997an, 1999an, 2002an eta 2006an), Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (2003an), Getxoko Antzerki Ihardunaldietan (1994ean, 1996an, 1998an, 2000n eta 2005ean), Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (2001ean eta 2005ean), Barakaldoko Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdian (1995ean eta 1996an),  Zugarramurdiko Euskal Titiriteroen Tapaketan (2004an eta 2006an), Gavako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (Bartzelonan, 1997an) eta Greziako Kilkisgo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian (1999an) hartu du parte, bere lanak taularatuz.

 

Antton Bastero

Euskal txotxongilolaria

Antzezkizuna Ginol Taldea-ren zuzendaria

bottom of page