top of page

Birusak erasoan!!!

Birusak erasoan!!!

Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak?

Birusak erasoan!!!

Baina guzti hau ez zaio bat ere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai? Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera. Kontu-kontalaria dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ezta modan dauden umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina... Posible al da lanbas batek hitz egitea? 

EGITEKO LEKUAK

Antzezpenerako leku egokiak: Udal-aretoak, liburutegiak, merkataritza zentroak, eskolako gimnasilekuak, erakustaretoak, edozein gaiei buruzko azokak, edozein gauzako inaugurazioak, herriko jaiak, umeentzako parkeak, pasabideak, karpak... Egia esateko, gaur egun birusak ailegatu daitezkeen edozein lekua egokia da ikuskizun hau antzezteko. 

EZAUGARRIAK

Ikuskizunaren iraupena: 45 minutu

Muntatu eta desmuntatzeko denbora: 90 + 60 minutu

Soinua: Taldearena (ez dago argi-indarraren beharrik)

Argiak: 4000 w (aterpean soilik)

Ikuslego gomendatua: Umeak

Hizkuntza: Euskara

Txotxongiloak: Muppetak eta garbiketarako tresnak

 

NORTZUK GARA

Antton Bastero Toni La Sal da

Tira Ta Floja tailerra: muppetak

Antzezkizuna: atrezzoa

Ana Sistiaga eta Nati Ortiz de Zarate: jantziak

J. L. Raymond: zuzendaria

bottom of page