top of page

ZU NI BEZALAKOA

 

Gaur eskolan berdintasunari buruzko topaketa dute ikasleek. Berdintasunari buruzko eskola-lana eraman behar dute denok, baina joan baino lehen esnatu behar dira etxean. Dirudienez ikasleok urduri dira… baina... den-denok?

Zu ni bezalakoa?

Baina guzti hau ez zaio bat ere axola Toni La Sali. Bera, beti bezala, bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Gaur eskola garbitu behar du baina lortuko du azkenean?

Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera. Hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina... Betikoa aldatzea posible al da?

 

Antzezpenerako leku egokiak: Udal-aretoak, liburutegiak, merkataritza zentroak, eskolako gimnasilekuak, erakustaretoak, edozein gaiei buruzko azokak, edozein gauzako inaugurazioak, herriko jaiak, umeentzako parkeak, pasabideak, karpak...

 

Ikuskizunaren iraupena: 45 minutu

Muntatu eta desmuntatzeko denbora: 90 + 60 minutu

Soinua: Taldearena (ez dago argi-indarraren beharrik)

Argiak: 4000 w (aterpean soilik)

Ikuslego gomendatua: Umeak

Hizkuntza: Euskara

Txotxongiloak: Muppetak

 

 

Antton Bastero Toni La Sal da

 

Tira Ta Floja tailerra: muppetak

Antzezkizuna: atrezzoa

Ana Sistiaga eta Nati Ortiz de Zarate: jantziak

J. L. Raymond: zuzendaria

bottom of page