Toni La
Sal
Txotxongiloak
Ipuin lapurra
TONI LA SAL izozkien postu gurpildun batekin agertzen da. Herriko plaza bilatzen du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna… herriko banketxea lapurtzea da! TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du.
Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera batekin.
Posible al da ikus-entzuleak arratoi bihurtzea Hamelingo txirula joleak? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa? Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.
LEKU EGOKIAK
Aretoak, antzokiak, liburutegiak, eskolak, ikastolak, azokak, jaiak, umeentzako parkeak, merkataritza zentroak, plazak, karpak...
EZAUGARRIAK
Ikuskizunaren iraupena: 50 minutu
Muntatu eta desmuntatzeko denbora: 90 + 60 minutu
Soinua: Taldearena (ez dago argi-indarraren beharrik)
Argiak: 4000 w (aterpean soilik)
Ikuslego gomendatua: Umeak
Hizkuntza: Euskara
Txotxongiloak: Muppetak
NORTZUK GARA
Antton Bastero Toni La Sal da
Tira Ta Floja tailerra: muppetak
Antzezkizuna: atrezzo eta jantziak
Musika: Eduardo Basterra