top of page

Teleipuin Berria

Teleak erotzen gaitu!!!

Etxera iritsi eta telebista pizten dugu. Telemandoak ez du hainbat telebisio katerako botoi beste. Sakatu! Aldatu! Hau koloretxo sorta hau! Aldatu berriro! Bai jende mordoa oihuz eztabaidaka! Bai jende mordoa gaizki kantaka! Sakatu! Bai txalo mordoa edozein ordutan! Nondik sartu dira ba mamorro guzti horiek telebista barrura?

 

Teleak erotzen gaitu!!!

Baina ez dirudi honek TONI LA SAL batere arduratzen duenik. Nagusiak bere etxean telebisio emisore berrien seinaleak instalatzeko agindu dio, beraz, dena konplikatu egingo da TONI LA SAL konturatzen denean eraman dituen trafiko seinaleek ezertarako balio ez dutela, “TDT”a ez dela insektizida bat eta handik ibiltzen diren txotxongiloak ez direla mamorroak, telebistaren aurrean ordu gehiegi ematen duten haurrak baizik. Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau. Berriro ere kontu-kontalaria dirudi, baina ez da, nahiz eta TONI LA SALek berriz kasko gorria buruan daraman; baten batzuek telesaioa dela diote baina... 

 

LEKU EGOKIAK

Ateak dituzten ekitaldi aretoak, sofak dituzten aretoak, liburuak dituzten liburutegiak, dendak dituzten merkataritza zentro handiak, lastaraitxoak dituzten eskola-gimnasioak, hormak dituzten erakustaretoak, edozein motatako azokak, edozein gauzako inaugurazioak, herri jaiak, gabonetako haurrentzako parkeak, udako koloniak, ibilgu luzeak, karpak... egia esateko, telebista bat instalatzeko adina leku duen edozein toki.

 

EZAUGARRIAK

Ikuskizunaren iraupena: 45 minutu

Muntatu eta desmuntatzeko denbora: 90 + 60 minutu

Soinua: Autonomoa (ez dago argi-indarraren beharrik)

Argia: 4.000 w. (leku itxietan soilik)

Ikuslego gomendatua: Haurrak

Hizkuntza: Euskara

Txotxongiloak: Muppetak eta gauzakiak

 

NORTZUK GARA

Antton Bastero Toni La Sal da

Antzezkizuna: ideia

Tira Ta Floja: muppetak

Antzezkizuna: atrezzo eta jantziak

bottom of page