Toni La
Sal
Txotxongiloak
Ongi etorri, Olentzero!
Gaur Olentzero etorriko dela iragarri dute. Ekarriko ote ditu opariak? Abestuko ote du inork ikazkin tripontziaren kanta? Eskolako ikasleak ohetik altxatzen dira goizean nork bere erara egiteko ongietorria Olentzerori. Baina hori guztia, antza, bost axola zaio Toni La Sali, agertokia beraren garbiketa-orgatxoarekin garbitu nahi duenari.
“Ongi etorri, Olentzero!” txotxongilo antzezlanak aktoreen lana eta muppet erako txotxongiloak uztartzen ditu. Umorea, sorpresa eta ikusle txikien parte-hartzea beti txotxongilo saioetan, ez dago mugarik saio honetan, beraz, dena gerta daiteke.
Antzezpenerako leku egokiak: Udal-aretoak, liburutegiak, merkataritza zentroak, eskolako gimnasilekuak, erakustaretoak, edozein gaiei buruzko azokak, edozein gauzako inaugurazioak, herriko jaiak, umeentzako parkeak, pasabideak, karpak...
Ikuskizunaren iraupena: 45 minutu
Muntatu eta desmuntatzeko denbora: 90 + 60 minutu
Soinua: Taldearena (ez dago argi-indarraren beharrik)
Argiak: 4000 w (aterpean soilik)
Ikuslego gomendatua: Umeak
Hizkuntza: Euskara
Txotxongiloak: Muppetak
Antton Bastero Toni La Sal da
Tira Ta Floja tailerra: muppetak
Antzezkizuna: atrezzoa
Ana Sistiaga eta Nati Ortiz de Zarate: jantziak
J. L. Raymond: zuzendaria